SAKONDUZ curriculuma eskolatik kanpo aberasteko online programa

Programa de enriquecimiento extracurricular online SAKONDUZ

PROMOVIDO POR

Logotipo de Aupatuz

ELKARTEAK SUSTATUA

SAKONDUZ proiektua
Proyecto SAKONDUZ

Aurkezpena

Hezkuntza-komunitateak garai zailak bizi ditu, eta lehentasun berriak agertu dira, aniztasunarekiko arreta bereziki zailtzen dutenak. Aupatuz-en beti jarraituko dugu lanean gaitasun handiko kolektiboak teorian aitortuak dituen eskubideak praktikara eraman daitezen. Baina aurtengo ikasturtean harago joan nahi dugu; eta, egoeraren konplexutasunaz jabetuta, SAKONDUZ (curriculuma eskolatik kanpo online aberasteko) programaren bidez ekarpen berezia egin.

Presentación

La comunidad educativa se encuentra inmersa en una época difícil, ya que han surgido nuevas prioridades que complican especialmente la atención a la diversidad. En Aupatuz seguimos trabajando para que los derechos que el colectivo de alta capacidad tiene reconocidos en la teoría se lleven a la práctica. Pero este curso queremos ir más allá, y, siendo conscientes de la complejidad de la situación, aportar nuestro granito de arena en forma de un programa de enriquecimiento extracurricular online: SAKONDUZ.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Curriculuma eskolatik kanpo aberasteko beharra duten LH 3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleei, bai eta DBH1 eta DBH2koei ere.

¿A QUIÉN VA DIRIGIDO?

SAKONDUZ va dirigido al alumnado de 3º, 4º, 5º y 6º de Educación Primaria que necesite realizar un enriquecimiento extracurricular, y también al de 1º y 2º de ESO.

ZERTAN DATZA?

Curriculuma eskolatik kanpo aberasteko diseinatutako programa elebiduna da (euskara/gaztelania), eta lau moduluk osatzen dute: pentsamendu matematikoa, literatur sorkuntza, filosofia eta zientzia.

Modulu bakoitza irakasle baten ardurapean dago, eta hari dagokio materialak prestatzea, adimen-gaitasun handiko haurrentzat egokiak diren irizpide pedagogikoak oinarri hartuta. Sormena, zentzu kritikoa, irudimena eta autokontzeptu positiboa dira jorratuko diren alderdi nagusietako batzuk.

Programa diseinatuta dago ikasleak astean bi ordu inguru eman ditzan modulu bakoitzean.

¿EN QUÉ CONSISTE?

Se trata de un programa de enriquecimiento extracurricular bilingüe (euskera/castellano) que consta de cuatro módulos: pensamiento matemático, creación literaria en euskara, filosofía y ciencias.

Cada módulo está a cargo de un profesor o profesora que elabora los materiales a partir de criterios pedagógicos adecuados para niños y niñas con alta capacidad intelectual. Todos los módulos inciden en aspectos como la creatividad, el sentido crítico, la imaginación y el autoconcepto positivo.

El programa está diseñado para que el alumno o la alumna dedique alrededor de dos horas semanales por módulo.

ZER IRAUPEN DU?

Modulu bakoitzak sei asteko iraupena du.

¿QUÉ DURACIÓN TIENE?

Cada módulo tiene una duración de seis semanas.

ZEIN DA PREZIOA?

Kostua 75 eurokoa da modulu bakoitzeko Aupatuzeko kide diren familientzat, eta 100 eurokoa gainerakoentzat.

¿QUÉ COSTE TIENE?

El coste es de 75 euros por módulo para las familias socias de Aupatuz, y de 100 euros para el resto.

NOLA EGIN BEHAR DA IZEN-EMATEA?

Helbide elektroniko honetara idatzi behar da: sakonduz@gmail.com.

¿CÓMO DEBO REALIZAR LA INSCRIPCIÓN?

Escribiendo a la siguiente dirección de correo electrónico: sakonduz@gmail.com.

Matemáticas - SAKONDUZ (Aupatuz)
Matematika - SAKONDUZ (Aupatuz)
Ciencias - SAKONDUZ (Aupatuz)
Zientzia - SAKONDUZ (Aupatuz)

Moduluak Módulos

  • Literatura-sorkuntza / Creación literaria en euskera
  • Pentsamendu matematikoa / Pensamiento matemático
  • Filosofia / Filosofía
  • Zientzia / Ciencias

SAKONDUZ proposamena diziplina anitzekoa da, eta askotariko talentuen premiei erantzuteko aukera ematen du; izan ere, ezagutza-arlo desberdinei lotutako moduluen bidez, adimen-gaitasun handiko ikasleek dituzten indarguneak sendotzea ahalbidetzen du, bai eta ahuleziak konpentsatzea ere.

SAKONDUZ es una propuesta multidisciplinar que permite responder a las necesidades de talentos diversos. A través del abordaje de módulos asociados a áreas de conocimiento diferentes, se posibilita la potenciación de las fortalezas pero también la compensación de las debilidades que presenta el alumnado con altas capacidades.

Ikasleek lau modulu izango dituzte aukeran, bakoitzak nahi duen ordutegian.

El alumnado podrá escoger entre un total de cuatro módulos. La dedicación será de dos horas semanales por módulo, en horario libre.

Proposamena plataforma digital honen bidez gauzatuko da. Bertan, ikasleek aukera izango dute hezkuntza-prozesuak gidatzen dituzten irakasleekin konektatzeko, bai eta beste ikasleekin ere.

La implementación de la propuesta se realizará a través de esta plataforma digital, la cual permite conectar al alumnado con las profesoras que guían los procesos educativos en las diferentes áreas, y también con otras/os alumnas/os.

Ikasleek modulu bakoitza dinamizatzeaz arduratzen diren irakasleen laguntza eta gainbegiratzea jasoko dute. Hala ere, familiaren laguntza garrantzitsua izango da parte-hartzaile bakoitza ikaskuntza-esperientzia horretara konektatu ahal izango dela bermatzeko.

El alumnado contará con el apoyo y la supervisión de las profesoras encargadas de dinamizar cada módulo. No obstante, el apoyo de la familia será importante para garantizar que los/as niños/as puedan conectarse a esta experiencia de aprendizaje.